Elkarretaratzea burutu du Itaiak

Maialen Bastarrika Luengo 2025ko eka. 23a, 19:40

Tolosaldeko Itaiak adierazi du ekainak 21eko gauean bortxaketa saiakera bat egon zela Tolosan.

Itaiak jakitera eman duenez, larunbat gauean gizon batek bere etxean emakume bat giltzapetu eta hura bortxatzeko saiakera egin zuen. Hau salatzeko, Tolosako Trianguloa plazan egin dute elkarretaratzea.

Emakumeon Antolakunde Taldeak adierazi du erasoak eta irainak areagotu egiten direla jai giroan. Horrenbestez, larunbat gaueko kasua ez dute gertaera isolatutzat jo; izan ere, gertakizun hau "erasoen normalizazio" eta "erasotzaileen inpunitatearen" adierazle bat gehiago dela aitortu dute.

Itaiak azpimarratu du beharrezkoa dela indarkeria jasan duen emakumea babesteko eta defendatzeko baldintzak bermatzea, eta bestetik, erasoen aurrean "irmotasunez eta eraginkortasunez" erantzuteko beharra aldarrikatu dute. Hala, erasotu duten emakumeari elkartasun osoa helarazi nahi izan diote.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA