Tolosako San Joanak 2025

Trafiko aldaketak

Erredakzioa 2025ko eka. 22a, 09:00

San Joan jaien harira, hainbat trafiko aldaketa egingo dira ekainaren 23an eta 24an.

SAN JOAN BEZPERA

Trafiko mozketak

Naparzubia itxita egongo da San Joan su txikia eta San Joan sua egiten diren bitartean. Ondorioz, Alde Zaharreko garajeetarako sartu-irtenak Felipe Gorriti plazatik egin beharko dira.

Kotxez hustu beharreko eremuak

Zumarditxikia 07:00etarako kotxez hustu beharko da. Hurrengo egunean, su artifizialak prestatzen arituko dira goizetik. Horregatik, eremua libre utzi beharko da bezperan. Ekainaren 25ean, garbiketa lanak amaitu ondoren zabalduko da berriz. Barrena kalean ere, egun osoan zehar ezin izango da aparkatu.

SAN JOAN EGUNA

Trafiko mozketak

Trafiko mozketa orokorra egingo da (08:00-00:00). Rondilla kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Musika Eskolaren paretik Trianguloa plazara arte. Bestetik, Alde Zaharreko trafikoa ere moztuta egongo da goiz osoan zehar.

Eten puntualak 

Arratsaldean eten puntualak izango dira, eskopetero konpainiak eta Udalbatza pasatu ahala. 17:00etatik 18:00etara, Larramendi kalean (Izaskungo aldapatik joateko gomendioa egiten da). 18:45ean eta 20:00etan, Santa Klara kalean ere etenak egingo dira. Hortaz, ordu horietan eremu horiek ekiditeko gomendatzen da.
Santa Klara kalean, etenak izango dira 18:45ean eta 20:00etan.
Su artifizialak direla eta, Santa Klara kaleko trafikoa guztiz itxiko da 22:45etik 23:45era. Suhiltzaileek eremua garbitu ondoren berriz zabalduko da.

Kotxez hustu beharreko eremuak

Rondilla kalea (goizeko 06:00etarako) ibilgailuentzat ixteaz gain, kotxez hustu beharko da Emakumeen plaza paretik Trianguloa plazara arte, Trianguloko zamalanen eremua eta aparkalekuak barne (06:00etarako). Barrena kalean ere ezingo da aparkatu egun osoan zehar.

Autobus geltokien aldaketak

Rondilla kaleko eta San Frantzisko elizaren pareko geltokiak bertan behera geratuko dira egun osoan. Erabiltzaileek Santa Klarako geltokia erabili beharko dute.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA