Euskadi eta Portugalgo 21 urtez azpiko selekzioen arteko lagunarteko norgehiagoka jokatuko da bihar Usabal Kiroldegian, Euskal Saskibaloi Federazioak antolatuta, TAKE eta Tolosako Udalaren laguntzarekin. Neurketa 19:00etan hasiko da eta doakoa da sarrera.
Euskaldunen kasuan, Gipuzkoako eta Bizkaiko klubetako 21 urtez azpiko jokalariek osatutako taldea da. Horien artean TAKEko hiru jokalari izango dira: Beñat Etxeberria, Ander Gordillo eta Auritz Armendariz. Beste bi tolosar ere badaude: hautatzailea Yon Gonzalez da, bere laguntzaile lanak Mikel Lakunzak egin ditu.
Portugalgo selekzioaren kasuan, 20 urtez azpiko jokalariekin osatutako taldea da. Estatu Batuetako unibersitateetako taldeetan jokatzen duten hainbat jokalari daude.