T3T-T2T-T1T 2025

Eguraldi txarrarekin ere, T2T eta T3T txapelketek aurrera

Erredakzioa 2025eko ekainaren 15a

Bertan behera geratzekotan egon bada ere, ibilbideak aldatu eta aurrera egin du aurtengo txapelketak ere. 

T3Tko mutilen sailkapenean; Aitor Blanco (2:42:39), Ander Amonarriz (2:44:00) eta Imanol Kañamares (2:48:40) nagusitu dira. Nesketan berriz; Sarah Ugarte (3:23:47), Ane Mendizabal (3:42:36) eta Leire Olazabal (3:49:45) izan dira azkarrenak.

T2Tari dagokionez; mutiletan Gontzal Murgoitio (0:51:44), Hassan Aitchou (0:53:22) eta Axier Artola (0:53:54) iritsi dira lehenengo. Nesketan; Estel Roig (0:59:59), Ainhoa Garikano (1:03:25) eta Oihana Zubillaga (1:06:04) izan dira bizkorrenak.

T1Tan, Eneko Lizardi (1:04:03) eta Nahia Obesok (1:23:19) lortu dute txapela.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA