Finalerako azken txartelak igandean banatuko dira Beotibarren

Joanes Imaz Akizu 2025ko eka. 13a, 14:26

Lekunberriko Larraun klubeko pilotariak.

CMO kluben ligako finalerdiak igandean, 16:30ean hasita, jokatuko dira Beotibar pilotalekuan. Bertan, Azkoitiko Oteiza eta Lazkaoko Lapke klubak izango dira elkarren aurka. 

CMO  kluben ligaren azken aurreko jaialdia igandean Tolosan jokatuko da. Hilaren 22ko finala jokatu asmoz Azkoitiko Oteizako polotariek Lazkaoko Lazpekoen kontra neurtuko dituzten indarrak.  Kadete mailan, Etxaniz - Segurola bikoak, Mantzizidor - Alberdiren aurka jokatuko du; jubeniletan, Arregi eta Bastida, Perez eta Figueroa izango dituzten aurrean eta nagusien mailan,  Oteiza-Egaña bikoak  Zubizarreta-Garmendiaren kontra neurtuko ditu indarrak.  Jaialdia 16:30ean hasita jokatuko da Beotibarren. 

Lehen finalista, Lekunberriko Larraun

Pasa den igandean jokatutako lehenengo finalaurrekoetan, Leitzako Aurrera eta Lekunberriko  Larrunek neurtu zituzten indarrak. Lekunberriko klubak Kadete eta Jubenilek partidetan nagusituta lortu du final handirako txartela. CMO ligako irabazlea hilaren 22an Beotibarren bertan jokatuko den jaialdian erabakiko da. 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA