Hondakin bilketako tasa, ibi iraunkor edo pasabideena, Belena patioko bizikleta aparkalekuarena (lehen seihilabetea) eta autotaxiarena ordaintzeko borondatezko epea, zabalik da. Uztailaren 7ko 13:00ak bitartekoa izango da epea.
Agiri horiek helbideratuta dituztenei azken egunean egingo zaie kobraketa, uztailaren 7an. Helbideratu gabe dituztenek, ekainaren 20ra bitarteko epea izango dute horretarako. Azken hauei, ordainagiriak ekainean bidaliko zaizkie, zergadunak adierazitako zerga helbideetara. Ekainaren 13rako jaso ez dutenek, Tolosako Udalean eskatu beharko dute.
Ordainketa hiru eratara egin ahal izango da. Online, Jaurlaritzaren Nire Ordainketa ataletik. Bestetik, entitate kolaboratzaileen bidez (banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatibak). Horretarako, ordainagiria aurkeztu beharko da. Udaletxean ere egin ahal izango da ordainketa, txartelarekin.