Zortzi emanaldi aurtengo Tolosandblues jaialdian

Maialen Bastarrika Luengo 2025ko eka. 10a, 10:04

Ekainaren 26tik 29ra ospatuko den 21. edizio honetan, Shawn Pittman Texasko musikaria eta Susan Santos gitarjolea izango dira Tolosan, besteak beste.

San Joan jaiak bukatu arren, festak jarraitu egingo du: bost egunez, blues doinuek bustiko dute Tolosa. Musika genero honetako figura handi eta proposamen berriak etorriko dira herrira, publiko guztiei zuzendutako programa eskainiz.

Aurtengo kartelean, Shawn Pittman, Susan Santos, The Cinelli Brothers eta Beiztegui & The Hammond Lovers artista ezagunak izango dira; baita tokiko proiektuen ordezkaritza zaindua ere.

EGITARAUA

Ekainak 26, osteguna

  • Ibai García Blues Project – Trianguloa plaza, 20:00

Ekainak 27, ostirala

  • Beiztegui & The Hammond Lovers – Gipuzkoa plaza, 19:30

  • Bigblack Rhino – Txurreria, 23:00

Ekainak 28, larunbata

  • Slow Times – Lopez-Mendizabal pasealekua, 13:00

  • Susan Santos – Plaza Berria, 19:00

  • Shawn Pittman – Plaza Berria, 22:30

Ekainak 29, igandea

  • María Carbonell Blues Mood – Trianguloa plaza, 13:00

  • The Cinelli Brothers – Plaza Berria, 20:00

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA