Kluben arteko ligaren lehen finalaurrekoak igandean jokatuko dira Beotibarren

Erredakzioa 2025ko eka. 5a, 15:31

Igande arratsaldean, 16:30ean hasita, Leitzako Aurrera eta Lekunberriko Larruan klubek jokatuko dute lehen finalaurrekoa hilaren 22ko final handia jokatzeko lehen txartelaren borrokan. 

Esku-pilotako CMO kluben arteko ligaren azken jaialdiak Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dira. Finalerdiak hilaren 8an eta 15ean izango dira eta final handia San Joan jaien baitan, ekainaren 22an. 

Lehen finalerdian Aurrerako pilotariak  (Leitza) eta Larraungoen  (Lekunberri) kontra arituko dira. Kadeteen mailan, Bidartek  eta Zubillagak,  Lasoren eta Otamendiren aurka jokatuko dute. Gazteen mailan, Sagastibeltza Alkorta bikoak, Nazabal - Telletxearen kontra jokatuko du eta nagusietan Txoperenak eta Goikoetxeak, Galarza eta Sotilen kontra jokatuko dute. 

Finalak telebistan

Igandeko irabazleek ekainaren 22an jokatuko du finala Beotibarren. Jaialdi hau ETBk zuzenean emitituko du, goizeko 10:45etik aurrera. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA