TolosanKlisk argazki-lehiaketan parte hartzeko epea igandean hasiko da

Joanes Imaz Akizu 2025eko maiatzaren 30a

Ekainaren 1etik aurrera aurkeztu ahal izango dira lanak TolosanKlisk lehiaketara. Tolosako Udalaren egutegia osatzeko antolatzen den argazki-lehiaketa da. Irailaren 30era arte izango da lanak aurkezteko epea. Belaunaldiak da aurtengo edizioko gaia.

Igandean aktibatuko da argazkiak igotzeko aukera tolosanklisk.tolosa.eus webgunean. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ahal izango ditu, etzanak edo horizontalak, eta 2 eta 10 Mb arteko pisua dutenak. Argazkietan, lehenengo edo erdiko planoan, norbait azalduko balitz, pertsona horren baimen esplizitua aurkeztu beharko da.

Epaimahaiak urrian emango du erabakiaren berri, eta hautatu dituzten lanekin osatuko da 2026ko egutegia. Irabazle nagusiak 600 euroko saria jasoko du, eta bere argazkia agertuko da azalean. Horrez gain, hilabete bakoitzeko beste saridun bat izango da. Kasu horretan, 200 euroko saria eskuratuko du autore bakoitzak. Egutegiak inprimatu ostean, azaroaren amaiera edo abenduaren hasiera aldera egingo da banaketa.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA