28 Kanalak zuzenean eskainiko du Tolosako Udalaren Osoko Bilkura

Joanes Imaz Akizu 2025eko maiatzaren 29a

Hilabeteko azkeneko osteguna izanik, 19:00etan hasita egingo du Tolosako Udalak maiatzeko Osoko Bilkura. Plenoa telebistan nahiz webgunean jarraitzeko aukera izango da. 

Tolosako Udalak arratsaldean egingo duen plenoaren gai ordeneak 18 puntu dauzka: 

  1. Haurren hiria. Mintza Txokoa. Tolosako Udalbatzari azaltzea landutako proposamenak, eta Tolosako herriari ezagutaraztea ikasturtean landutakoa.

  2. Akta hau onartzea: 2025eko apirilaren 30eko ohiko osoko bilkurakoa. (2025IPLE0004)

  1. Onartzea Erregistro eta Herritarren Arretarako Bulegoko administrari-lanpostuaren balorazio-berrikuspena. (2025PLBB0001)

  2. Onartzea ondare-erantzukizuneko administrari-lanpostuaren balorazio-berrikuspena. (2025PLBB0002)

  3. Onartzea Komunitatea eta Gobernantzako arduradun-lanpostuaren balorazio-berrikuspena. (2025PLBB0003)

  4. Onartzea kiroldegiko begirale-lanpostuaren balorazio-berrikuspena. (2025PLBB0004)

  5. Onartzea kirol-instalazioetako harreragile-lanpostuaren balorazio-berrikuspena. (2025PLBB0005)

  6. Hasierako onarpena ematea Aitzol Udal Euskaltegiaren erregelamenduari, eranskinean azaltzen den eran. (2025BHER0005)

  7. Onartzea Emeterio Arrese Zentro Soziokulturaleko tabernaren prezioak eguneratzeari buruzko proposamena. (2025KPRE0002)

  8. Onartzea itxitako ekitaldiko fakturak. (2025KBES0004)

  9. Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025eko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa. (2025DLPE0003)

  10. Hasierako onarpena ematea 2025eko dirulaguntzen eranskina aldatzeko 2-2025 proposamenari. (2025AUDL0002)

  11. Hasierako onarpena ematea 3/2025 kreditu-aldaketarako espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean. (2025AUKP0001)

  1. 4/2025 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gaikuntzaren modalitatekoa. (2025AUKA0003)

  2. 2024ko aurrekontuen likidazioen berri ematea. (2025AULI0001- 2025AULI0002-2025AULI0003)

  3. EAJ/PNV Udal taldeak aurkeztutako mozioa: Tolosan merkataritza-lokal hutsak etxebizitza bihurtzeko aukerak aztertzea eta sustatzea. (2025IPLE0005)

  4. Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteak aurkeztutako mozioa: Euskararen aurkako sententzietatik babestu eta hizkuntza-politikarako arkitekturari buruzkoa. (2025IPLE0005)

  5. Galderak eta eskaerak.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA