Tolosako alkateak, Euskal Herriko alkateen artean puntuazio altuena jaso du

Erredakzioa 2025ko mai. 28a, 17:47

EITB Focusen azterlanak dio, Andu Martinez de Rituerto, Tolosako alkatea dela Euskal Herriko alkateen artean puntuazio altuena jaso duena, 6,9koa zehazki, eta herritarren %93,8k ezagutzen du.

EITB Focusek egindako azken inkestaren arabera, Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkatea (EH Bildu) da Euskal Herriko alkateen artean balorazio altuena jaso duena, 6,9ko notarekin hain zuzen ere eta herritarren %93,8k ezagutzen du. Atzetik jarraitzen diote Asier Iragorri Basauriko alkateak (EAJ) eta Raul Lopez de Uralde Aguraingoak (EH Bildu), hurrenezhurren, biak ere, 6,7ko notarekin.

Hiriburuetako alkateen puntuazioen datuen arabera, hiriburuetako alkateak oso ezagunak izanagatik, ez daude hain ongi baloratuta. Joseba Asiron Iruñeko alkateari (EH Bildu) jarri diote nota onena: 5,8 eta herritarren %95,8k ezagutzen du. Bigarren postuan Juan Mari Aburto Bilboko alkatea (EAJ) dago 5,4ko notarekin eta ezagutzari dagokionez, puntuazio bera dauka: %95,8.

Gasteiz eta Donostiako alkateek ez dute azterketa gainditu. Gasteizko alkate Maider Etxeberriak (PSE-EE) 4,8 atera du eta Eneko Goia Donostiako alkateak (EAJ), berriz, 4,5. Datuen arabera, herritarren %93,4k ezagutzen du Etxeberria eta Goia, berriz, %99k.

Metodologia

Inkesta hau burutzeko bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 3.871 pertsona elkarrizketatu dituzte, 871 Araban, 1.200 Bizkaian, 1.200 Gipuzkoan eta 600 Nafarroan zehazki.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA