David Muñoz entrenatzaile lasartearrak ez du Tolosa CF gidatzen jarraituko. Iazko udan hasi zen Muñoz talde urdina gidatzen, denboraldi bakarra osatu du klubean. Tolosak Ohorezko Erregional Mailako 11. postuan bukatu du denboraldia; jokatutako 34 partidatan 42 puntu pilatu ditu, 10 garaipen, 14 berdinketa eta beste 9 porrotekoa da balantzea.
Muñoz Zarautz eta Hernani zuzendu ondoren iritsi zen Tolosara.