Ekainaren 7an Bilbon Gure Eskuk antolatutako egunaren harira, argazki erraldoia ateratzeko bildu dira Tolosan; herritarrei bertara joatera animatzeko deialdia izan da hau.
Bilbon egingo den "Herri Libre Bat" ekitaldian, arratsaldeko 17:30etan egingo den mobilizazioaz gain, egun guztiko jardunaldiak ere antolatu dituzte; musika, erraldoiak eta hainbat ekitaldi izango dira besteak beste.
Tolosaldetik autobusak antolatu dituzte Bilbora joateko; bat goizeko 9:30etan joan eta iluntzeko 20:00etan itzultzeko eta beste bat arratsaldeko 15:30etan joan eta iluntzeko 20:00etan itzultzeko. Jakinarazi dutenez, zerrendak ohiko tokietan eskuragarri daude iada.