Tolosan, N-I errepideko Gasteiz noranzkoko errei bat itxita egongo da igandean

Erredakzioa 2025ko mai. 22a, 11:53

Tolosako udal eremuan, N-I errepidearen, 434,930 eta 434,995 KPen artean, zoru azpiko lurren azterketarako lanak direla-eta, datorren igandean, maiatzak 25, trafikoan eragina izango duten lanak egingo dira aipatutako errepide zatian.

N-1 errepidean, Tolosa parean zoru azpiko azterketa lanak egingo dira igandean. Horretarako, 8:00etatik 16:00etara bitartean zirkulazioa errei bakarretik, ezkerrekotik, bideratuko da Gasteizerako noranzkoan. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA