Tolosaldea IKTk, aurreko urteetako dinamikari jarraituz, haurrei zuzendutako Triatloi Kanpusa antolatu du udarako. 6 eta 14 urte bitarteko haurrek eman dezakete izena ekimen honetan. Bertan triatloiaren oinarriak landuko dira, bizikleta gaineko abileziak, ur jolasak, trantsizioak, mendi irteera, triatloi txikiak...
Ludoteka hau, ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 30era bitartean, sei txandatan banatuko da; aste bakoitzeko bat. Ordutegiari dagokionean, Tolosaldea IKTk 9:00etatik 13:00era bitartean egingo du kanpusa, ekintzak hasi aurretik zaintza zerbitzua behar duenak 8:00etatik aurrera izango du horretarako aukera. Izena emateko ondorengo lotura erabili daiteke.