“7 Bekatuak” sormen kolektibo baten emaitza da. Ikuskizun honek Zazpi Bekatu Kapitalen munduan murgilduko gaitu: indar ikustezin horiek limurtu egiten gaituzte belarri-ondora xuxurlatzen dizkiguten plazer, botere eta mugarik gabeko zoriontasunarekin; horiek berak dira, ordea, galbidera ere eramaten gaituztenak. Gaurkoan, indar horiek geure bizitzan egin ohi duten ibilbidea egingo dugu: hasi hautzaroko xalotasunetik, nerabezaroko grina eutsiezinak gaindituz, helduaroko kezka zamatsuetan barna, zahartzaroko oroimin malenkoniatsuetara iritsiko gara. Bizi-aro bakoitzean hor izango dira Zazpi Bekatu Nagusiak jolas, grina anbizio eta damuz mozorrotuta. Guztiok gaude islatuta istorio honetan eta, aldi berean, baita gutariko bakoitza ere. Ongi etorri existentziaren ispilu honetara.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.