Udaltzainak su armak eramatera behartu ditu epai batek

Maitane Dorronsoro Erauntzetamurgil 2025eko maiatzaren 3a

Tolosako udaltzainek su armak eramango dituzte astelehenetik aurrera, Udalaren aurkako epai batek horrela behartuta. Legeak dioenari jarraituz, derrigorrezkoak diren eginkizunak betetzean bakarrik eramango dituzte armak.

2020ko ekainean ERNE sindikatuak Udaltzaingoa su armaz hornitzeko eskaera egin zion Tolosako Udalari, baina honen isilune administratiboaren ondorioz, eskaera ez zen onartu. ERNEk, ordea, auzitara eraman zuen gaia, eta 2022ko urtarrilaren 27an, eskaera onartzen zuen epaia eman zen. Orduztik egin beharrekoak egin dituzte eta 90.000 eurotik gorako inbertsioa egin behar izan du Udalak.

Andu Martinez de Rituerto alkateak, hausnarketa batzuk partekatu ditu herritarrekin gutun baten bidez. Bertan adierazi du, udal gobernuaren nahi eta irizpideen kontra eramango dituztela armak udaltzainek. “Azken 12 urteetako datuak aztertu ondoren, Tolosako udaltzainek ez dute, ez beren bizitza, ez eta osotasun fisikoa arriskuan jarri duen gertakizunik bizi izan. Herritarrengandik gertu egongo den udaltzain eredua lehenesten dutela adierazi du, balio komunitarioak sustatzen dituen gizarte baten aldekoa dela bera eta helburu hori lortzeko bidean, gertuko poliziak suzko armak eramateak ez duela inongo ekarpenik egingo.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA