“Faisaien Irla” filma ikusteko eta Asier Urbieta zuzendariarekin solasaldia egiteko aukera izango da igandean.

Erredakzioa 2025ko mai. 2a, 14:19

Faisaien irlamunduko kondominio txikiena da eta Bidasoa ibaiaren erdian kokatua dago. Urte erdian zehar Espainiako Estatuari dagokio bere jabetza, eta beste erdia, Frantziari. Egun batean, bikote batek bi pertsona ikusten ditu ibaia zeharkatzen, beste aldera iristen saiatzen. Egun batzuk geroago, hilotz bat agertzen da uhartearen subiranotasun-trukean.

Asier Urbieta zuzendari eta gidoilariak immigrazioarekin muga egiten duen thriller bat aurkeztuko du eta igande honetan ikusgai izango da Leidor Aretoan. Maiatzaren 4ean, 19:30ean izango da filma ikusteko aukera eta ondoren Asier Urbietak solasaldia egingo du gaur egun Bidasoa bizitzen ari den emergentzia humanitarioaren inguruan hitz egiteko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA