Tolosa CFko emakumezkoen kasuan asteburuan jokatuko dute ligako azken norgehiagoka. Talde urdinak sailkapen taularen erdian amaituko du ikasturtea, 16 klubek osatzen duten dituen Hirugarren Mailako ligako 10. postuan daude tolosarrak. Jokatu dituzten 29 lehiatatik, 9 irabazi dituzte, 12 berdindu eta 8 galdu. Denboraldi hasiera irregularraren ondoren, azarotik aurrera taldeak erregulartasun handiagoa erakutsi du eta ez du mailari eusteko arazorik izan.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.