“Lau Begi Eder” bideoklipa kalean, Mirua eta TOC-en arteko elkarlana

Oinatz Martinez Iturrioz 2025eko martxoaren 26a

Tolosan grabatu dute "Lau Begi Eder" izeneko bideoklipa.

Udan Alcalá Norteren “La Vida Cañon”en abestia ez zuten burutik kentzen mirua taldeko kideek eta Itoizen gitarrak gehitu nahi izan zizkioten abestiari. Pentsatzen egon ostean, TOC-en izena atera zen, eta talde bizkaitarrak baiezko erantzuna eman zuen.

Diskaren estetikari garrantzia handia ematen diote, baita ikus-entzunekoak duen garrantziari ere, eta jaioterriari, kasu honetan Tolosari, egindako keinuak ere nabari dira bideoklipean. Abestiaren leloko "elkarri begira lau begi eder dira" Tolosako inauterietako "Troika"ren parte da. 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA