1936ko Tolosako irudiak jasotzen dituen filmazio bat argitara eman du Kaliforniako Unibertsitateak

Jon Ander Ubeda eta Xabier Lasa (Aiurri) 2025eko martxoaren 19a

Kaliforniako Unibertsitateak eta The Packard Humanities Institutek 288 film digitalizatu dituzte. Bertan ageri dira 1936ko Gerrako hainbat bideo, oraino argitaratugabeak. Tartean, Tolosakoak.

Tolosako irudietan (3:16) nabarmen antzematen da San Frantzisko ibiltokia eta, Alde zaharraren sarbidea eta Arrameleko zubian jarri zuten lubakia.

Irudiak behin eta berriro ikusten jarrita, soldaduak kamera aurrean antzezten ari direla agerikoa da. Ez, soilik, otorduan ikus daitezkeen segundu horietan. Kale Nagusiko irudietan ere soldaduen joan-etorria guda betean direla irudikatu nahi dute. Errealitatea bestelakoa zen, ordea, iraileko egun haietan.

Jarraitu artikulua irakurtzen Airurriren webgunean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA