Larramendi plazako hoditeria eta saretak aldatzen ari da Tolosako brigada

Erredakzioa 2025eko martxoaren 17a

Sareta horietako asko hondatuta zeuden, eta maiztasun handiarekin ateratzen ziren beren lekutik.

Larramendi plazako uraren hoditeria eta kanalizazioa estaltzen duten saretak aldatzen ari da herri lanetako brigada. Sareta horietako asko hondatuta zeuden, eta maiztasun handiarekin ateratzen ziren beren lekutik, erorikoak sortzeko arriskua areagotuz.

Plaza osoa inguratzen duten saretak aldatzen ari da brigada. Sare motak ere aldatu dituzte, lekuz mugitzea ekiditeko. Horrez gain, kanalizaziorako hodi batzuk aldatu eta berritzeko ere aprobetxatu dituzte lanak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA