Elkarretaratzea deitu du EHEk ostegunean

Maialen Bastarrika Luengo 2025ko mar. 11a, 17:12

Elkarretaratzea Geltoki kaleko tren-geltokiaren atarian burutuko da, arratsaldeko 19:00etan.

Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduak elkarretaratzea deitu du Inauterietako igandean jazotako eraso euskarofoboaren harira.

Jakitera eman denez, Renfeko segurtasun kide batek EHEko beste bi kide erasotu zituen, honi euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik. EHEk dioenaren arabera, Renfeko langilea euskaldunon aurkako mezuak oihukatuz, elkarteko kidea lurrera bota zuen "Hau Espainia da" esanez, eta EHEko kideari gaztelaniaz mintzatzeko exijituz.

Hori dela eta, EHEk elkarretaratzea burutuko du ostegunean, martxoaren 13an, 19:00etan Geltoki kaleko tren-geltokiaren atarian, Tolosan; bi militanteei elkartasuna adierazteko eta euskaldunon aurkako zapalkuntza oro salatzeko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA