Gipuzkoako Ur Kontsortzioa Olarraingo ur-biltegia kentzeko lanak egingo ditu. Gaur egun, Olarrain auzoa eta Aldaba Txikira doan GI-2436 errepidearen ondoan dauden etxebizitzak eta industriak Olarraingo ur gordinaren biltegitik hornitzen dira. Egun dauden arazoak direla eta, obrek ahalbidetuko dute hornidura udalerritik datorren saretik egitea.
Horretarako, dagoen hornidura berrituko da. Obrak izaera lineala du, eta zangak egitea, hodiak eta putzuak instalatzea eta erregistro-kutxetak egitea hartzen ditu barne.
Lan hauek egiteko zenbait momentutan ibilgailuen zirkulazioan eragina izango duten neurriak hartu beharko dira. Hauek Foru Aldundiarekin eta Tolosako Udaltzaingoarekin adostuko dira, ohiko kanalen bidez jakinaraziko dira.