Tolosaldeko GKSk eta Itaiak faxismoaren eta ideia erreakzionarioen aurka mobilizatzeko manifestazioa antolatu dute. Etorkinak etsaitzat hartzea, belaunaldi gazteenek matxismoa ukatzea eta jokabide matxistak kaleetan ohiko bihurtu direla salatu nahi dute. Gainera azken hilabeteetan geroz eta antolakunde faxista gehiago dauedela eta eskuin muturrak parlamentuetan geroz eta indar handiagoa duela ere adierazi dute.
Hau guztia salatzeko manifestazioa egingo dute, otsailak 27, osteguna, 19:00etan, Euskal Herria plazatik abiatuta.