Kalderero eguneko ospakizunek trafiko etenak eta autobus zerbitzuan aldaketak ekarriko dituzte

Joanes Imaz Akizu 2025ko ots. 21a, 14:17

San Frantzisko elizaren parean dago autobus geltokia.

Haur jaialdiaren atariko egingo den kalejiraren ondorioz, Rondilla kalean ibilgailuen joan etorriak etenak izango ditu goizeko 10:30ak eta 12:30ak artean.

Larunbatean, Kalderero egunean, Tolosako erdigunean izango diren trafiko mozketak tarteko Lurraldebuseko  autobusak ez dira Rondillatik eta San Frantzisko pasealekutik pasako,  beraz bertako geltokiak zerbitzuz kanpo geratuko dira. BU 07, BU 08 eta BU 09 lineetako autobusetan jaisteko azken geltokiak Larramendin, Santa Klaran eta zezen plazan egingo dituzte. Azken geltoki horretatik abiatuko dira berriz autobusak. UK02 lineako autobusak, ohiko geltokien ordez Santa Klarakoa erabiliko du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA