Oreka Tolosak egindako filma proiektatuko dute Leidorren

Maialen Bastarrika Luengo 2025eko otsailaren 21a

Martxoaren 10, 11 eta 12an jarriko dituzte Leidorren Mendi Film Bilbao-Bizkaian nabarmendu ziren filmak.

Matxoak 10 astelehena

RED ROCK REVOLUTION | USA | Jim Aikman | 8’: Jorge eta Joanne Uriostek 70. hamarkadan jo zuten Las Vegasera, Nevadara. Red Rock Canyon Ipar Amerikako eskalada meka bihurtu aurreko garaiak ziren.

L’ETÀ SPERIMENTALE | Italy | Marco Zingaretti | 27’: Erri De Luca idazle, kazetari eta poeta italiarrak eskalatu egiten du bere burua zaintzeko, eta nola egiten duen azaltzen du. “Inor ez da zaharra izan nire aurretik”, dio, gidatuko duen eredurik ez duela konturatuta. (Gidoi onena Mendi Film 2024).

NUPTSE L’INACCESSIBLE ABSOLU | France | Hugo Clouzeau | 67’: Hélias Millerioux, Frédéric Degoulet eta Benjamin Guigonnet alpinistek Nuptseren hego aurpegi mitikoan ibilbide berri bat ireki zuten 2018an. Urrezko Piolet Saria jaso zuten.

Martxoak 11 asteartea

JAMIE | USA/Canada | Darcy Hennessey | 18’: Jamie Logan 70eko hamarkadan Ipar Ameriketako mendizale puntakoenetako bat izan zen. Baina bazuen sekretu bat, 60 urte luzez isilik mantendu zuena: emakume sentitzen zen. (Film Labur Onena Mendi Film).

ALWAYS ALIVE | France | Davina Montaz-Rosset | 35’: Hillary Gerardi eta Mont Blanceko Trail running errekor saiakera. Eta harekin lotuta, Heidi Sevestre glaziologoaren diskurtsoa glaziarren garrantziaz kontzientzia sortzeko.

ANDREA: AN UNPAVED ROUTE | France | Maxime Moulin | 42’: Nina Caprez Marokon familia bidaia batean murgilduko da Andrea deituriko ibilgailuan. Bidean bertako kulturak eta hainbat eskalatzaile ezagutuko dituzte.

Martxoak 12 asteazkena

HAIZE LERROAK | Euskal Herria | Janire Etxabe | 13’: Janire Etxabek, 4 urteetan zehar Euskal Herriko mendi eta baso esanguratsuenetan egindako dantza lerro bertikalak. 

PELIGRO. NO ASOMARSE | Euskal Herria | Dani Cascales Granados | 48’: Ia kilometro bat luze den highline lerro bat Nerbioiko ur-jauzian. Talde sendoa, Gipuzkoako eta Bizkaiko highline komunitateko kidez osatua. (Mendi Film Bizkaia Ternua Beka 2024).

OF A LIFETIME | France | Jérome Tanon | 44’: De Le Rue freerider familia ospetsuak Antartikara eginiko bidaia: Xavier, Victor eta Mila. Esplorazioa, abentura eta belaunaldi aldaketa. (Argazkilaritza Onena Mendi Film 2024).

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA