Hainbat puntutan hegazti intsektujaleen habia-kutxak jarri ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak

Erredakzioa 2025eko otsailaren 17a

Habia-kutxak eragin handia dute, bai biodibertsitatearen hobekuntzan, baita izurriteen kontrolean ere.

Aranzadi Zientzia Elkarteak hegaztien inguruko eskuhartzea egin du asteburuan, Tolosako hainbat puntutan hegazti intsektujaleen habia-kutxak jarriz, Elosegi parkean eta Baratze parkean hian zuzen. Ondoren kutxa hauen jarraipena egingo dute.

Habia-kutxak eragin handia dute, bai biodibertsitatearen hobekuntzan, baita izurriteen kontrolean ere. Izan ere, hegazti intsektujaleak, hala nola kaskabeltz eta amilotxak, funtsezkoak dira ekosistemetan, intsektu-populazioak erregulatzen laguntzen baitute.

Guztira 30 habia-kutxa jarriko dira hiru dibulgazio-tailerretan. Martxoaren 9an izango da azkena Zumardiandian.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA