Beotibar pilotalekuko sarerako berrikuntza lanak martxan dira

Erredakzioa 2025eko otsailaren 14a

Beotibar pilotalekuko sarea berritzeko lanak hasi dira. Otsailaren 10ean hasitako lanek, berritu ez ezik, erabilera sistema ere aldatuko dute. Orain arte sarea mugitzea eskuz egin beharreko lana izan da, baina, orain goitik beherako sistema motorizatua jarriko da.

Erabilera errazteaz gain, sarea gutxiago hondatzea da lan honen helburu nagusia. Tolosako udal kirol instalazioen kudeaketarako aurreko emakida-kontratuan jasotako lana da sarearena, BPXport enpresak gauzatu beharrekoa. Urrian sartu zen indarrean zerbitzu-kontratu berria, eta ordutik Kirolzer S.L. enpresak kudeatzen ditu instalazioak.

Bi inbertsio, ordea, gauzatzeke geratu ziren, eta BPXporti hilabeteko epea eman zitzaion lana egiteko. Epe horretan ez zuten helburua gauzatu, baina inbertsioak egiteko konpromisoari eutsi eta beranduago egitea eskatu zitzaion udalari.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA