Ero-Etxe Elkartearen krosa dela eta trafiko etenak izango dira

Olaia Garmendia Ancisar 2025ko urt. 14a, 09:59

10:30-13:00 bitartean, gutxi gora behera, trafikoa etengo da Rondilla, San Frantzisko pasealekua, Foru Etorbidea eta Zumalakarregi kaleetan. 

Rondilla kalea itxi egingo da 34 zenbakitik –Musika eskolaren paretik– aurrera (garajeetara Inpernu kaletik sartu beharko da). San Frantzisko pasealekuaren lehen erdia ere, Gernikako Arbola lorategien parera arte, itxi egingo da, eta autoz hustu beharko da tarte hori, baita Trianguloa plazako zamalanetako tartea ere.
Zumalakarregi kaleko eta Foru Etorbideko trafikoa ere eten egingo da tarte horretan, nahiz eta ez diren autoak hustu beharko. Trianguloa plazako garajeek, kontrako noranzkoan egin beharko dute irteera, Zumalakarregitik Zubi Berrira, lasterketak ez dauden tarteetan.
Autobus zerbitzuei dagokienean, Santa Klara kalera lekualdatuko da Rondilla kaleko geltokia, denbora-tarte horretan.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean