Tolosako udal zerbitzuetan ordutegi aldaketak izango dira hurrengo egunetan

Joanes Imaz Akizu 2024ko abenduaren 20a

UDATEk, Kultur Etxeak eta liburutegiak ez ohiko jarduna izango dute gabon garaian. 

UDATE herritarren arreta zerbitzuko bulegoek ordutegi berezia izango dute:

 

  • Abenduak 23: 07:15-14:15

  • Abenduak 26: 07:15-16:00

  • Abenduak 27: 08:15-14:15

  • Abenduak 30: 07:15-14:15

  • Urtarrilak 2: 07:15-16:00

  • Urtarrilak 3: 08:15-14:15

 

Kultur Etxeak ohiko ordutegia izango du Eguberrietako lehen astean; bigarrenean, berriz, (urtarrilaren 7ra arte) ordutegi bereziarekin irekiko du, 10:00etatik 13:00etara.

Haurren liburutegia 10:00etatik 13:30era egongo da zabalik, baina abenduaren 24an eta 31n itxita egongo da. Aranburu Jauregiak eta Gizarte Zerbitzuek Eguberri garaian ohiko ordutegia izango dute.

Gabonetako haur parkea egun bat gehiagoz ere luzatuko da. Larunbatean, hilak 28, egongo ez denez, abenduaren 30era bitarte luzatuko da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA