Gure Kaiola Elkarteak antolatuta XXXVII. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoa ospatu da asteburuan. San Frantzisko pasealekuan 25 bikote aritu dira lehian eta Tolosako Iurre elkarteko Iñaki eta Xabier Beitiak osatutako bikotea izan da garaile. Tolosaldeko bikote onenaren saria ere eskuratu dute. Ibarrako Bixente Artola eta Alberto Zubelzuk lortu dute bigarren saria, eta hirugarrena Juan Rangel eta Marina Plano garinoaindarrentzat izan da.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.