Sutea izan da Tolosako etxebizitza batean

Erredakzioa 2024ko abenduaren 2a

Tokira bertaratu diren udaltzainek jakinarazi dutenez, zauritu arin bat izan da Asuncion Klinikara bideratu dutena.

Tolosako Ibarralde kalean, sutea piztu da bertako etxebizitza batean. Etxean zegoen pertsona bat zauritua izan dela berretsi du Tolosako Udaltzaingoak eta Asuncion Klinikara bideratu dute zauri arinekin.

Tolosako Udaltzainak, bere aldetik, jakinarazi du 09:40ean jaso dutela abisua eta suhiltzaile eta anbulantziarekin batera bertaratu dira etxebizitzara.

Tolosatik Ibarrarako errepidean errail bat moztua dago eta trafikoa txandaka bideratzen ari dira.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA