Tolosako Udalak arratsaldean egingo du azaroko Osoko Bilkura

Joanes Imaz Akizu 2024ko aza. 28a, 09:38

Arratsaldeko 18:30ean hasiko den plenoa 28 Kanalak zuzenean eskainiko du, telebistan zein 28kanala.eus-en. 

Hilabeteko azkeneko osteguna izanik Tolosako Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du arratsaldean. Gai ordenean bederatzi puntu daude. Horien artean dago Tolosako udal kirol instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuen emakida-kontratuaren likidazio espedientearen ingurukoa. Ondorengoak dira gai zerrendako puntuak: 

1.- Akta hau onartzea:

2.- 2024ko urriaren 31ko ohiko osoko bilkurakoa.

3.- Onartzea Tolosako etxez etxeko laguntzarako zerbitzu-kontratuaren esleipena.

4.- Onartzea hasiera ematea Tolosako udal kirol instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuen emakida-kontratuaren likidazio-espedienteari, eta hala badagokio, kalte-ordaina zehaztea suntsiarazpen-akordioan BPXPORT XXI, S.L.U. (b20901716) enpresak bere gain hartutako betebeharrak ez betetzeagatik eta eragindako kalte-galerengatik.

5.- Behin betiko onartzea «4. Guadalupe-Donostia etorbidea» esparruko «4.2. Autobiako irla» azpiesparruko xehetasun-azterlana.

6.- Udalbatzaren eskumeneko izendapenak aldatzea beste erakundeetan.

7.- Berri ematea: EAJ/PNV udal-taldeko kide eta ordezkoak aldatu egin dira informazio-batzordeetan eta kide anitzeko organoetan.

8.- 2024/2577 Dekretuaren berri ematea: Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarrari eskumena delegatzeko ebazpena.

9.-Galderak eta eskaerak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA