AECCk 5.500 euro bildu ditu Tolosan egindako bilketan

Joanes Imaz Akizu 2024ko azaroaren 14a

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak aurreko larunbatean Tolosan ikerketa onkologikorako dirua biltzen aritu zen.  Bilketa honetan 5.554,37 euro jaso ziren.

AECCk urtero egin ohi ditu diru bilketak herri ezberdinetan. Azaroaren 9an, Tolosan izan ziren ikerketa onkologikoetarako dirua bildu asmoz. Herritarrek egindako ekarpenei esker AECCk 5.500 euro baino gehiago bildu zituen. Boluntarioek herriko txoko ezberdinetan jarritako mahaietan egin zuten bilketa, AECCk bere lana ezagutarazteko ere baliatu zuen eguna. 

Diru bilketa honetan jasotako dirua "ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen eta paziente eta senideei laguntzeko programak egiten jarraitzeko eta gaixotasunen prebentzio eta detekzio goiztiarreko kanpainak egiten jarraitzeko" erabiliko duela adierazi dute AECCko ordezkariek. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak larunbatean laguntza eskaini zuten boluntariori eskerrak eman  dizkie.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA