Lau hitzordu izango dira guztira aurtengo ‘Bizikidetza Sustatzen’ zikloan; lehena, datorren asteazkenean. Hauxe da egitaraua:
- Azaroak 12, 18:30 - Frankismoak errepresaliatutako emakumeak Tolosan 1936 - 1978. Ione Zuloaga Muxika, Aranzadi Zientzia Elkarteko Ikerlariaren eskutik udaletxeko pleno aretoan.
- Abenduak 11, 19:30 - Gesto dokumentalaran proiekzioa Leidor Aretoan. Ondoren solasaldia.
- Urtarrilak 15, 19:30 - Indarkeriaren Oi(h)artzunak dokumentalaren proiekzioa. Ondoren solasaldia.
- Urtarrilak 28, 18:30 - "Nork hil zuen Begoña Urroz?" hitzaldia eta elkarrizketa Ainhoa Oiartzabal eta Martxelo Otamendiren eskutik udaletxeko pleno aretoan.