Kultur etxeko areto nagusia izango da materiala uzteko puntua. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:30era izango da horretarako aukera. Honako materialak jasoko dira:
-
Ura
-
Esnea
-
Latako elikagaiak
-
Norbere edo etxeko garbiketarako produktuak
-
Fardelak eta konpresak
-
Uretako bota edo katiustak (berriak)
-
Segurtasun pertsonalerako produktuak: musukoak, eskularruak…
-
Hondakinak jasotzeko palak
Guztia modu egokian kudeatu ahal izateko, zerrenda horretan ez dagoen bestelako ezer ez eramateko eskatzen da.