Nerea Elustondok irabazi du Tolosako saioa

Erredakzioa 2024ko aza. 4a, 11:12

Igandean, Leidor Aretoa beteta zela, joakatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Tolosako saioa Nerea Elustondok irabazi du, 500 puntu pilatu ditu legazpiarrak; bere atzetik, Maider Arregi, eta Andoni Rekondo sailkatu dira, 494,5 puntu batu ditu lehenengoak, 479,5  bigarrenak.

Tolosako saioan banatutako puntuekin dagoeko osatu da finalaurrekoetara sailkatutako bertsolarien zerrenda, hurrengo fasean abesteko txartela zuzenean Alaia Martinek, Beñat Gaztelumendik, Unai Mendizabalek, Oihana Iguaranek eta Nere Elusondok lortu dute. Final-aurrekoetarakoetarako txartela puntuazio bidez lortu dutenak berriz, Agin Laburu, Maider Arregi, Asier Azpiroz, Amaia Iturrioz, Andoni Rekondo, Ane Labaka, Eneritz Artetxe, Iñigo Mantzizidor, Eli Pagola, Eneko Araiztegi, Eñaut Martikorena, Oier Etxeberria eta Aner Periz izan dira.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-aurrekoak azaroaren 17an, 24an eta abenduaren lehenenan lehiatuko dira. Lehenengo saioa Oiartzunen jokatuko da, bigarrena Zarautzen eta azkena Arrasaten. Eskualdeko ordezkariei dagokionean, Unai Mendizabalek Zarautzen abestuko du, eta Oiaha Iguaraenk Arrasaten. Gipukoako Bertsolari Txapelketaren finala abenduaren 14an Donostian jokatuko da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA