55. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Hiru txapela letoniarrentzat

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko aza. 4a, 13:27

Astean zehar Tolosan eman den 55. Abesbatza Lehiaketan Letoniako "Mixed Choir of Riga Cathedral Choir School" abesbatza gailendu da. 

Folklorean, Polifonian eta euskal abesti baten interpretazio onenean garaile.

Letoniarrek hiru sail hauetan lortu dute txapela, haien atzetik bai folklorean eta baita polifonian ere "Storkyrkans" abesbatza Suediarra eta "Mikrokosmos" Frantsesak sailkatu dira. 

Horrez gain, Rigako abesbatzak ere Kutxaren Sari Nagusia eta Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusirako izendapena eskuratu du.

Haurren kasuan Indonesiaraino joan da txapela.

Lehen postua gazteenen kasuan Indonesiako "The Resonaz Children's Choirrek" eskuratu du.

Bigarren postuan ere Asiako herrialde bat kokatu da: Koreako "World Vision Korea Children's Choir.

Eta hirugarren postuan Letonia berriro ere, "Children's Choir Lielvardek" lortu du garaikurra.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA