Tolosako Udalak arratsaldean egingo du Osoko Bilkura

Joanes Imaz Akizu 2024ko urr. 31a, 11:08

18:30ean hasiko da plenoa eta ohiko moduan 28 Kanalak zuzenean eskainiko du. 

Gaurko Osoko Bilkurako gai ordenak 24 puntu ditu:

  • Akta hau onartzea: 2024ko irailaren 26ko ohiko osoko bilkurakoa.
  •  Javier Zabala Sastre jaunak Zinegotzi kargua hartzea.
  •  Onartzea 2024ko lanpostuen zerrendaren aldaketa.
  • Onartzea Tolosako udal-eraikinak eta hiri-altzariak garbitzeko zerbitzu-kontratuaren luzapena.
  • Onartzea Tolosako kaleak garbitzeko zerbitzu-kontratuaren esleipena.
  • Tolosako HAPOko «24.IURRE» hirigintza-esparruaren aldaketa puntuala, bertan Tolosaldeako Ospitalea kokatu ahal izateko. Hasierako onespena.
  •  «13 Laskoain» esparruko «13.1 San Frantzisko pasealekua 37» azpiesparruko xehetasun-azterketaren eta        azpiesparrua egikaritzeko araubidearen aldaketaren hasierako onespenaren ondotik aurkeztu diren alegazioak erantzutea eta behin betiko onespena ematea.
  •  Bigarren aldaketa“20.1 Amarotz Paper-Fabrika” azpiesparruari buruzko hiri-antolamenduko plan bereziari (ohiko ingurumen ebaluazio estrategikoaren mende). Behin betiko onespena ematea. 
  • Onartzea Tolosaldeko Taxiaren Jardunbide Bereziko Zonaldeko ordezkariak egindako proposamena.
  • Onartzea zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen  ordenantzaren aldaketa.
  • Onartzea herri-jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta haren aprobetxamendu bereziari dagozkien tasen ordenantza fiskalarena aldaketa.
  •  Onartzea zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak egiteari dagozkion tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.
  •  Onartzea ordenantza orokorraren aldaketa, zergak eta udal zuzenbide publikoaren bestelako sarrerak kudeatzeko eta biltzeko ordenantzarena, alegia.
  •  Onartzea hiri-izaerako lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.
  • Onartzea ondasun higiezinei buruzko zerga erregulatzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.
  • Onartzea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.
  • Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.
  • Hasierako onarpena ematea 2024ko dirulaguntzen eranskina aldatzeko 3-2024 proposamenari.
  • Hasierako onarpena ematea 12/2024 kreditu-aldaketarako espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.
  • 2024/2359 Dekretuaren berri ematea: Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra «11. San Esteban» hirigintza esparruko aldaketa puntuala.
  • Honen berri ematea: Tolosako HAPOko “20.1. Amarotz Paper-Fabrika” hirigintza azpieremuko 2.2 lursailean bizitegi errentamendu iraunkorreko araubide orokorrean babes publikoko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko, “Vivienda de Suelo de Euskadi S.A. - Euskadiko Etxebizitza Eta Lurra Ea” sozietatearekin lankidetza-hitzarmenaren behin betiko onespena.
  • 10/2024 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatean.
  • 11/2024 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gaikuntzaren modalitatean.
  • Galderak eta eskaerak.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean