Autobusa Musika Eskolatik abiatuko da. Hilerrira bidean, honako geldialdiak egingo ditu: San Frantzisko elizaren parean, Geltoki kalearen alboan, Berazubin, Iurramendiko biribilgunean, Usabal kiroldegian eta Amarotzen. Itzuleran, berriz, Iparragirren, Bizkaia kalean, J. A. Irazusta pasealekuan eta Trinkete plazan geratuko da.
Hilerrian autoak nola aparkatu
Bestalde, egun horretan trafiko arazoak ekidin eta zirkulazioa hobetzeko gomendio bat luzatu du Udaltzaingoak. Azken urteetan hilerrira doan maldaren eskuinean aparkatu izan dute gidari batzuk, nahiz eta seinaleek hori debekatu. Horrek hiribusa bertaraino iristea oztopatzen duenez, hori ez egiteko eskatu du Udaltzaingoak.
Ostiralean, beraz, hilerriraino igotzeko eta, bertan seinaleekin sortuko duten biribilgunean itzulia eman ondoren, beheranzko noranzkoan espaloira itsatsita aparkatzeko dei egin diete gidariei, autobusaren joan-etorriak ez oztopatzeko.
Udaltzaingoak gidarien laguntza eskatzen du, eta trafiko arazoak saihesteko arauak errespetatzearekin batera.