Esneki 2024

'ESNEKI' III. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien azoka datorren astean ospatuko da

Maialen Bastarrika Luengo 2024ko urriaren 31

Lehiaketak, azoka berezia, dastaketak eta familia osoarentzako ekimenak eskainiko ditu aurtengo ‘ESNEKI’-ren edizioak, azaroaren 8 eta 9an.

Ostirala, azaroak 8

17:00 'Euskal Herriko Emakume Gaztagileak' liburuaren aurkezpena, Beotibar pilotalekuan.

18:00 'Errapetik Ahorainoko Bidea': familientzako esperientzia hezigarria. Behiak jeztetik esnekiak eraldatzera. Ferialekuan.*

*Izen ematea beharrezkoa da. Deskribapena: Behiak jezteko simulagailua jarriko da, eta, esnearen inguruko azalpenak jaso ondoren, natillak kozinatzen ikasiko da. 5-10 urteko haurrentzat gomendagarria. Gehienez 40 pertsona.

Larunbata, azaroak 9

9:00 Erakustaldia: Frisoi Txapelketako behiak ileapaindegian ikusgai, Ferialekuan.

9:00 Euskal Herriko Gazta eta Esnekien azoka berezia. Trianguloa eta San Frantzisko pasealekuan.

9:45 XIV. Frisoi Txapelketaren hasiera. Ferialekuan.

10:00 Euskal Herriko Gazta Mahaia: euskal gazten aniztasuna ezagutzeko dastaketa gidatua. Lau txanda: 10:00, 10:45, 11:30 eta 12:15. Sarrera 8 euro. Beotibar pilotalekuan.

11:00 Txapelketako gazten dastaketa: epaimahaiak gaztak dastatu eta baloratu ahala, publikoaren artean banatuko dira dastatzeko. Beotibar pilotalekuan.

11:00 'Esnetan' jarduerak familientzat: txekorren zainketa gunea-behia jezteko simulagailua eta esnekiak eraldatzeko ikastaroak. Lau txanda: 11:00, 11:30, 12:00 eta 12:30. Artxibo Historikoaren ingurua (San Frantzisko pasealekua).*

*Ez da beharrezkoa izena ematea. Deskribapena: Behiak jezteko simulagailua jarriko da, eta, esnearen inguruko azalpenak jaso ondoren jogurtak egiten ikasiko da. 5-10 urteko haurrentzat gomendagarria.

13:00 III. 'ESNEKI' Txapelketa: sari-banaketa. Beotibar pilotalekua.

14:00 XIV. Frisoi Txapelketa: sari banaketa. Beotibar pilotalekua.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA