Tolosako Asanblada Feministak bat egin du Udalak plazaratutako adierazpenarekin

Maialen Bastarrika Luengo 2024ko urr. 31a, 09:20

Asanbaldak adierazi duenez, ezin dira isilik geratu herrian jazotako azken sexu erasoen aurrean.

Tolosako Asanblada Feministako kideok bat egin nahi du herriko kirol talde bateko entrenatzaile baten jazarpen kasuen harira Tolosako Udalak plazaratu duen adierazpenarekin. Azken asteotan eraso eta jazarpen matxisten albisteek hartu dute herriko aktualitatea, eta adierazi dutenez, ezin dira isilik gelditu. 

Emakumeen bizitzak biolentziaz zeharkatuta daude: hitzezko biolentziaz, biolentzia sinbolikoaz, biolentzia ekonomikoaz, sexu biolentziaz, era guztietako jazarpenaz. Asanbladak aitortu du emakumeek edozein egoera eta gunetan dutela erasoren bat jasateko arriskua, eta errealitate horrek gaiari behingoz errotik heltzea eskatzen duela. 

Taldeak garbi adierazi du afera hau ez dela erasotuaren eta erasotzailearen arteko kontu partikularra; azken asteotan Tolosan jazotakoak ez baitira gertakari isolatu eta bakanak. Salaketa baten ondorengo adierazpenek edo ekintzek ezin dutela izan konponbide bakar, egiturazko gaitz honentzat. Haien hitzetan: "indarkeria-giro hau, bortxaketaren kultura hau, biolentzia hau, sistemikoak dira, eta ardura jendarteko norbanako eta eragile guztiona da: non geunden gu hau guztia gertatzen ari zen bitartean? Hau denon kontua da, eta lokatzetan denok sartuta bakarrik aldatuko dugu zerbait".

Tolosako Asanblada Feministak babes eta sinesgarritasun osoa adierazi nahi diete jazarriak izan diren emakumeei: "ez zaudete bakarrik". 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean