Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Tolosako Udalak argitaratu duen salaketa idatziarekin

Maialen Bastarrika Luengo 2024ko urr. 30a, 16:46

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, Tolosan salatutako sexu erasoak irmoki salatu eta arbuiatu nahi ditu.

Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi die eraso horiek pairatu dituzten emakumeei, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Tolosako Udalak kaleratu duen adierazpenarekin. Beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jarri nahi dute azpimarra, halako erasoen oinarri-oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun eza baitago.

Aldundiak dio emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak direla. Horrenbestez, eskubide horien aurkako ekintzak erabat onartezintzat jotzen dituze; gure gizartean lekurik ez dutela adieraziz.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA