Goxua 2024

Goxua, gozozaleen paradisua

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko urr. 26a, 13:25

Maria Uriberen Sagar Tarta izan da aurten gozoena, Maritxu Uribek, bere ahizpak, jaso du garaikurra bere izenean.

Sagar tarta, bizkotxo erraldoi eta hainbat gozo ugarirekin etorri da aurtengo "Goxua".

 

Sagar tarta lehiaketarekin hasita, Maria Uribek lortu du lehen saria aurtengo honetan, garaikurra eta saria bere ahizpak jaso du bere izenean. Aurpegi ezaguna egin zaigu Maritxurena, izan ere, berak lehiaketa irabazi du iraganean.

Tolosako gozogile gazteenek ere Tolosako "T" erraldoia irudikatu dute bizkotxo adreiluekin, eta ondoren gozozaleen artean banatu dute.

Eta beti bezala, Triangulo Plazan ere, gozo ugari izan dira azokan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA