Kiroldegiko sexu erasoa salatzeko bilkurak egingo dira arratsaldean

Joanes Imaz Akizu 2024ko urriaren 25a

Usabal kiroldegiko sarrera

Tolosako Mugimendu Feministak deituta 18:30ean Trianguloa plazan egingo da elkarretaratzea; Itaiak berriz, 19:30erako deitu du bilkura Euskal Herria plazan. 

Emakume batek  salatu du,  gizonezko batek sexu erasoa egin diola, Usabal kiroldegian gimnasioan entrenatzen ari zen bitartean. Tolosako Udalak genero indarkeria eta sexu erasoak bizi dituzten emakumeei arreta emateko erakunde arteko protokoloa aktibatu du dagoeneko. 

Indarkeria matxista kasua gaitzesteko, Tolosako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du arratsalderako. Tolosako Udalak, udalbatza osoaren adostasunarekin, bat egin du deialdi honekin, Triangulo plazan 18:30ean egingo da konzentrazioa. Itaiak, bere aldetik, 19:30ean egingo du erasoa salatu asmo duen elkarretaratzea Euskal Herria plazan. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA