Gipuzkoan txirrindularitzak bizi duen egoera ikusita, Olano Peñak aurten trabesiarik ez egitea erabaki du. Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak dimisioa eman ondoren, bertako kide izan direnei babesa adierazi nahi izan dio antolakuntza taldeak. Pista, ziklokros eta eskola kiroleko probak bertan behera uztea erabaki zen bezala, bide bera hartu dute trabesiarekin.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.