Larunbatean, Mikologika

Joanes Imaz Akizu 2024ko urr. 16a, 13:06

Asteburuan perretxikoen hiriburu bihurtuko da Tolosa. Casino elkarteak antolatzen duen Mikologika jardunaldien plater nagusia larunbateko azoka izango da. Goizeko 11:00etatik hasiko da feria Triangulo plazan.

Triangulo plazan perretxiko desberdinak sukaldatuko dira eta ondoren herritarrek hauek dastatzeko aukera izango dute. Haurrek eskulan tailerrean parte hartzeko tartea ere izango dute, totebag poltsak margotuko dituzte. Lehiaketa bat ere izango da, perretxikoz osatutako otarraren pisua asmatu beharko dute partehartzaileek. Azokara gerturatzen denak Tolosaldeko ikasleek Aranzadi Zientzia Elkarteko kiden laguntzarekin bezperan bildu eta sailkatutako perretxikoekin sortutako erakusketa ikusteko aukera ere izango dute. Hain zuzen ere, ostiral goizean eskualdeko ikastetxeetako DBHko lehenengo mailako ikasleak perretxikoak biltzera joango dira. Azoka musikaz girotzeko 11:30etik aurrera Radio Rebelde taldearen kontzertua izango da Trianguloan.

EGITARAUA

Urriak 18, ostirala

     - 09:00 Tolosaldeko ikastetxeetako DBHko lehenengo mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira,            Aranzadiko kideek gidatuta. 

     - 17:30 Bildutako perretxikoen sailkatzea, Kultur Etxean.

Urriak 19, larunbata

11:00 MIKOLOGIKA azoka, Trianguloan.

-Perretxiko desberdinekin sukaldatutako pintxo dastaketa.

-Tolosaldeko ikasleek Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzarekin bezperan bildu eta sailkatutako       perretxikoekin sortutako erakusketa. 

-Haurrentzako eskulan tailerra, Mikologika Totebag poltsen margotzea.

-Zenbat kilo? Perretxikoz osatutako otarraren pisua asmatzeko lehiaketa.

11:30 Radio Rebelde taldearen kontzertua Trianguloan.

Pintxo dastaketan ondorengo zortzi mokadutxoak izango dira aukeran:

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean