Bedaioko azokara joateko autobus zerbitzua izango da igandean

Joanes Imaz Akizu 2024ko urriaren 15a

Tolosatik, Alegiatik eta Ugartetik Bedaiora joan-etorria bi aldiz egingo du autobusak. Bedaiora 10:45ean eta 12:00etan abiatuko da eta Tolosara itzuli berriz, 13:00etan eta 13:45ean. 

Igandean, urriak 20, Bedaioko azoka berezia ospatuko da. Orotariko jaki eta artisau lanak izango dira erakusgai.  Tolosako Udalak autobus zerbitzu berezia eskainiko du azokara joan-etorria egin ahal izateko. Ondorengoa da autobusek osatuko duten ordutegia: 

TOLOSA

San Frantzisko pasealekua

ALEGIA

Eskoletako geltokia

UGARTE BEDAIO
10:45 11:00 11:10 11:20
12:00 12:15 12:15 12:25

 

BEDAIO

UGARTE

ALEGIA

Eskoletako geltokia

TOLOSA

San Frantzisko pasealekua

13:00 13:10 13:20 13:30
13:45 13:55 14:05 14:15

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA