Udaten hitzordu presentziala webgunetik eskatzeko aukera eskainiko du aurrerantzean Tolosako Udalak

Maider Navarro Alustiza 2024ko urriaren 15a

Hitzordua eskatu eta 24 orduko epean jarriko da udala harremanetan eguna eta ordua adosteko.

Udaten web bidez hitzordua eskatzeko aukera martxan dago jada. Aukera berri honek udal tramiteak azkarrago eta erosoago egitea duela helburu jakinarazi du Tolosako Udalak, itxaronaldiak saihestuz eta prozesua eraginkorragoa eginez.

Tolosa.eus webgunean, orrialdearen azpiko eskuineko aldean ‘Hitzordua eskatu’ botoia aurkitzen da. Botoi hori sakatu ondoren, galdetegi bat bete beharko da. Formularioa osatu eta 24 orduko epean (egun baliodunetan) zehaztutako telefono-zenbakira deituko du udalak, egindako kontsultari erantzuteko edota hitzorduaren eguna eta ordua berresteko.

Herritarren erosotasuna bermatzea, eraginkortasuna hobetzea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea da udalak helburu gixa jarri dituen hiru puntuak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA